Inguruko herrietatik Zumaiara erosketak egitera datozenek TAO zerbitzua ordu t’erdiz doan erabili ahal izango dute

2019/07/22

Gertu Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartearen ekimenez, inguruko herrietatik Zumaiara erosketak egitera datozenek ordu t’erdiz doan aparkatu ahal izango dute TAO gunean.

Guztiei dagokien ordu erdiko doako TAO zerbitzuaz gain, beste ordubetez doan aparkatu ahal izango dute egoiliarrentzat gordeta ez dauden beste gune guztietan. Gertu Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteko kide diren komertzioetan erosketak egiteko balio du zerbitzu honek.

Bezeroek TAO makinan txartel bikoitza atera beharko dute. Txartel bat autoan utzi eta bestea dendan aurkeztu beharko dute. TAO makinan egindako ordainketa erosketatik deskontatuko zaio bezeroari.