Ingurumen-heziketa tailerra izango da Algorrin, larunbatean
Irailaren 17an, Olarro Egunean, Algorri Interpretazio Zentroak 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako ingurumen-heziketa tailerra antolatuko du, 10:00etatik 13:30etara. Egun horretan bertan, Algorri zentroak ate irekiak jardunaldia egingo du, eta sarrera doakoa izango da. Tailerrean parte-hartzeko izena ematea gomendatzen da. Horretarako 943143100 telefono zenbakira deitu edo algorri@zumaia.net helbidera idatzi behar da.



