Ingurumen hezkuntzako doako tailerra, Algorrin

2012/04/04

Urtero bezala, Aste Santuetako oporrekin eta Santelmoekin bat eginda, apirilaren 11n eta 13an, asteazken eta ostiralean, ingurumen hezkuntzako doako tailerrak eskainiko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintzak 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta Zumaiako ekosistema naturalekin lotura duen Altxorraren bila jolasa burutuko da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak arte. Bi egunetan jarduera berdina eskainiko da, eta aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, parte hartzaileen kopurua mugatua baita. Izena emateko 943 143100 telefonora deitu edo algorri@zumaia.net helbidera idatzi behar da. Egun horietan haurrek hamaiketakoa ekartzea gomendatzen da. Anima zaitezte!