Ingurumenari lotutako filmak gaur eta bihar

2010/06/09

Gaur iluntzean urpeko zinema saioa eskainiko dute Aita Mari zineman. Bihar, berriz, 'The Age of Stupi' pelikula entzutetsua ikusteko aukera izango da, 19:00etan.

 

Zumaiako Aste Berdearen baitan, ingurumenari lotuta hainbat pelikula ikusteko aukera izango da. Gaur (asteazkena), urpeko zinema emanaldia eskainiko dute, Aita Mari zineman eta 19:00etatik aurrera. Bihar, berriz, 'The Age of Stupid' pelikula entzutetsua eskainiko dute 19:00etan hasita eta leku berean. Hainbat sari jaso izan ditu filmak eta jatorrizko bertsioan eskainiko dute Zumaian, gazteleraz azpititulatuta. Astelehenean abiatu ziren Aste Berdeko ekitaldiak eta igandera bitartean luzatuko dira.

The Age of Stupid filmaren sinopsia:

 

Spanner Films & Passion Pictures

85 minutu
Jatorrizko bertsioa, gaztelaniaz azpititulatua

Sinopsia:

'The Age of Stupid' dokumental, drama eta animaziozko film hibridoa da, zuzendaria Franny Armstrong du (McLibel, Drowned Out) eta ekoizle John Battsek (One Day In September, Live Forever, In the Shadow of the Moon), Oscarraren irabazlea.

Pete Postlethwaite aktoreak (In The Name of the Father, Brassed Off, The
Usual Suspects)  2055. urtean suntsitutako mundu batean bizi den agure baten papera jokatzen du. 2008. urtera bitarteko artxibo-irudiei begira, bere buruari galdetzen dio: zergatik ez genuen aldaketa klimatikoa gerarazi aukera izan genuenean?

2055 urtea da eta behin eta berriz aipatutako aldaketa klimatikoak planeta suntsitu du.  Pete-k Artxibategi Globala kudeatzen du, orain urtuta dagoen Artikoan kokatutako biltegia, gizadiaren lorpen guztiak altxor gisa gordetzen dituena, egunean batean lurra berriz ere bizigarria izango den itxaropenez; edota bizitza adimenduna iritsiko balitz, lortu dugun hori  erabiltzeko aukera dezan. 

1950 eta 2008 bitartean grabatutako berrien eta dokumentalen artxibo-klipak baliatuta, mezu bat eraiki du, zerk huts egin duen eta zergatik azaltzeko. Ikerketa 6 pertsona hauen historian oinarritu du: 

- Alvin Duvernay paleontologoa da, eta bizitza osoan aritu da Shell petrolio-konpainiari laguntzen New Orleanseko itsasertzean petrolio gordin gehiago aurkitzeko lanetan. Katrina urakanaren ondoren 100 lagun erreskatatu zituen; urakan hori aldaketa klimatikoaren lehen gertakizun nagusitzat hartzen dute 2055ean.

- Bonbain (India), Jeh Wadia low cost aerolinea berria abian jartzeko ahaleginetan ari da, horrela milioi bat indiarrek hegan egiteko aukera izan dezaten. 

- Layefa Malemi miseria gorrian bizi da  Nigeriako herrixka batean; Shell konpainiak astero milioika eta milioika dolar ateratzen ditu petroliotan hantxe bertan. Mediku izatea du amets, baina horretarako petrolioz kutsatutako uretan lau urtean arrantzatutakoa saldu beharko luke.

- Jamila Bayyoud-ek 8 urte ditu eta Jordaniako kaleetan bizi diren milaka errefuxiatu irakiarretako bat da. Etxea txikitu zioten eta aita hil, 2003an Amerikako Estatu Batuak buru zirela egindako inbasioan. Anaia nagusiari lagundu nahi dio, mugaren bestaldera igaro eta toki seguruago izan dezan.

- Piers Guy Cornwall-eko parke eolikoak garatzen aritzen da, eta Ingalaterra erdialdean horrelako instalazioak jartzearen aurka dauden iritzi-taldeen ulertu ezinaren aurka etengabeko borrokan dihardu.

- Fernand Pareau mendi-gidari frantziarra da,  82 urte ditu, eta haren begiradapean urtu dira Alpeetan glaziarren 150 m baino gehiago.

Sariak

_ “Best Green Documentary” - Grierson: Sheffield Awards, 2008ko urria.
_ “Film Most Likely To Suceed Theatrically” - Sunny Side of the Doc, 2008ko ekaina.
_ “Best Green Documentary” - Sunny Side of the Doc, 2008ko ekaina.

Trailerra
www.youtube.com/watch?v=oG9SFdHe_4k

Webgunea
www.ageofstupid.net