Inpernupeko kala eraberrituta
Garbitu eta egokitu dute Inpernupeko kala. Bi astean zabortegi zaharretik gelditzen ziren hondakinak eta egindako bete lana kendu ostean, berriro ere txukunduta da kala ingurua. Lan horiek iazko urte hasierako itsas denborale gogorrek agerian utzi zuten Inpernupeko kalako zabortegi zaharraren arrastoa erabat ezabatzeko izan dira. Orduan, Itsasertzaren Zuzendaritza Nagusiak eta Zumaiako Udalak Itzurungo hondartzan eta barran eragindako kalteak handiagoak zirenez, haiei lehentasuna ematea erabaki zuten. Baina urtebete beranduago garbitu eta txukunduta gelditu da kala ingurua ere.



