Imsersoren opor eskaintzan izena emateko epea zabalik

2011/06/10

Ekainaren 28an bukatuko da izen emate epea. Eskuorriak Brankan eskuratu eta entregatu daitezke.

 

Pertsona nagusien ongizatea bultzatu nahian, Imsersok hainbat bidaia antolatzen ditu. Era horretan, hainbat motatako bidaiak antolatzen dituzte eta aurtengo deialdia ere dagoeneko irekita dago, eta ekainaren 28a arte Brankan eskari orriak jaso eta entrega daitezke.

Programa honetan parte hartzeko ondoko baldintzak bete behar dira: 65 urte baino gehiago izatea; Pentsioen Sistema Publikoko pentsioduna izatea; alarguntasunaren ondorioz pentsiodun izatea, 55 urte edo gehiagorekin; edota ezintasunaren, beste pentsio batzuen edo aurre-jubilatu pentsioduna izatea, baldin eta 60 urte beteta badituzu. Horrekin batera, bere buruaz arduratzeko gai izan behar dute parte-hartzaileek.

Aurtengo jomugen artean daude, Andaluzia, Katalunia, Balear eta Kanariar Uharteak edota Portugal. Horiez gain, kultura edota naturarekin lotutako bidaiak ere egin ahalko dira eta egonaldiak era askotakoak izan daitezke; 8 egunekoak, 10ekoak edo15 egunekoak.

Apuntatzen direnei ondorengo zerbitzuak eskainiko zaizkie: joan etorriko bidaia, ostatua pentsio osoko erregimenean, taldearen aseguru poliza, osasun zerbitzua, eta animazio programa.

Izen-ematea eta informazio gehiago

Programa honetan izena emateko, Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara joan eta inprimaki bat bete beharko da. Internetez ere eskuratu daiteke inprimakia, https://sede.imserso.gob.es/ webgunearen bidez. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28an bukatuko da. Informazio gehiagorako Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara jo dezakete interesatuek.