Insert Coin eta Itxas-Gain garaile asteburuko Boskirol proban

2010/08/23

Aurten zortzi taldek parte hartu dute koadrilen arteko lehian, hiru gaztetxoetan eta bost nagusietan.

 

Larunbatean ospatu zen Zumaian Koadrilen Eguna eta beste urteetan bezala, Boskirol probak jokatu dira Udalak zein beste eragileek lagunduta. Aurtengo saioak beste urteetan adinako partaidetza izan ez duen arren, ikuskizun ederra eskaini zuten lehiaketan parte hartu zuten talde desberdinek. Horien artean, Insert Coin taldea nagusitu zen helduetan, eta Itxas-Gain gaztetxoetan. Guztira, zortzi taldek parte hartu duten aurtengo lehian; hiru talde izan dira gaztetxoetan eta bost nagusietan.

Sailkapena

 

Bostkirol nagusiak
1- Insert Coin: 14:40
2- B.T.K.: 15:16
3- Toni´s: 16:25
4- Makalak: 16:41
5- Di Luca: 17:08

Bostkirol gaztetxoak

1- Itxas-Gain: 10:35
2- 96koak: 11:18
3- Txurruskeruak: 13:02

 

Boskirol-2010_1

 Goiko argazkian, nagusien mailan irabazle izan ziren Insert Coin taldekoak.Bostkirola-2010_2

Gaztetxoen mailako txapeldunak, Itxas Gain taldekoak.

Bostkirol-2010_3

Gaztetxoen mailan, bigarrenak izan ziren 96koak.