Internet eta e-administrazioa, metaposta edo skypen inguruko ikastaroak eskainiko ditu, besteak beste, KZ guneak
20 orduko eta bi orduko hainbat ikastaro egiteko modua egongo da, irailetik aurrera, dohanik. Izena emateko Odieta kalean dagoen KZ gunera gerturatu behar da, edo honako telefonora deitu: 943 86 28 66.
Irailarekin batera ikastaro ugari jarriko ditu matxan Zumaiak KZ guneak. Ikastaro trinkoena 20 ordukoa izango da, eta Internet eta e-administrazioa izango ditu oinarri. Bi txandatan emango da, zehazki: irailaren 12tik 23ra, eta irailaren 19tik 30era.
Baina ikastaro horrez gain, bi orduko ikastaro laburragoak ere eskainiko ditu KZ gunean ikasturte berrian. Hala, metaposta, Skype, Doodle, Mugipuzkoa, Youtube, Blogger, Writter eta Jaycut programak erabiltzen ikasteko modua eskainiko du.
Hona, jarraian, irailetik aurrera KZ guneak emango dituen ikastaroen inguruko informazio zehatza:
20 orduko ikastaroak
Internet+e-Administrazioa KZgunea
2011/09/12etik 23era astelehenetik ostiralera 09:00-11:00.
Internet+e-Administrazioa KZgunea
2011/09/19etik 30era astelehenetik ostiralera 11:00-13:00.
2 orduko ikastaroak
Metaposta 1-2. Posta elektronikoa dohainik.
2011/09/01etik 02era osteguna eta ostirala
09:00-11:00 (Eus).
Skype. Hitzegin dohain Skype erabiliz.
2011/09/05 astelehena 09:00-11:00 (Eus).
Doodle. Planifikatu zure bilerak.
2011/09/06 asteartea 11:00-13:00 (Eus).
Mugipuzkoa. Garraio publikoan mugitu.
2011/09/08 osteguna 11:00-13:00 (Eus).
Youtube. Bilatu eta ikusi bideoak.
2011/09/14 asteazkena 11:00-13:00 (Eus).
Blogger. Zure bloga sortzen ikasi.
2011/09/16 ostirala 11:00-13:00 (Eus).
Writer oinarrizkoa eta aurreratua. Testu prozesatzailea. 2011/09/26-27 astelehena eta asteartea 09:00-11:00 (Eus).
Jaycut. Bideoak editatzen ikasi.
2011/09/28 asteazkena 09:00-11:00 (Eus).
Informazio gehiago eskuratzeko, Odieta kalean dagoen KZ gunera jo behar da, edo honako telefono zenbakira deitu: 943 86 28 66. tutor.zumaia@kzagunea.net e-mail bidez ere egin daiteke kontsulta.



