Interneteko trafikoa erakartzen ikasteko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak
Merkatari eta enpresei zuzendutako bi ikastaro antolatu dira, maiatzaren 15erako.
Gaur egun web orrialde bat edukitzea ezinbestekoa da interneten zeresana izan nahi duen edozein komertzio edo negoziorentzat, baina garrantzitsuena gure web gunera iritsiko den trafiko kualifikatua lortzea da, hau da, benetan nire produktu eta zerbitzuetan interesatua dagoen jendearen bisitak lortzea.
Ikastaro honen helburu nagusia, gure web gunean trafiko kualifikatua nola lortu ikastea da, bisita gehiago lortzeko eta, bereziki, gure zerbitzu edo produktuetan interesa duten bisitak lortzeko.
Saioa bi zatitan banatua egongo da:
- Interneteko bilatzaileen posizionamendua: sarrera. Zein teknika erabil ditzakegu? Zein estrategiek ez digute lagunduko?
- Tailer praktikoa. Partaideek euren kasua azaldu eta duten egoeraren inguruan eta hobetzeko ekintzen inguruan azterketa bat egingo dute.
Ikastaroa datorren MAIATZAREN 15ean izango da (asteazkena), Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz).
- MERKATARIENTZAT,14:00etatik 16:00etara
- ENPRESENTZAT, 17:00etatik 19:00etara
Ikastaroa doakoa da Urola Kostako komertzio eta enpresentzat. Plazak mugatuak dira.
Ikastaro honetan parte hartu nahi baduzu eman izena hemen edota deitu iezaguzu 943890808 telefonora (Oihana).
Ekimen hau, BIC GIPUZKOA BERRILAN eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu dute elkarlanean.
Informazio gehiago: 943890808, enpresa@urolakosta.org
Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du



