Intsonorizazio lanak egingo ditu Udalak urrian zehar Aita Mari aretoan
Hobekuntza lan horiek direla eta, aretoa itxita egongo da hilaren 27a arte. Bien bitartean ez da zine edo antzerki emanaldirik egongo Aita Marin.
Zumaiako Udalak jakinarazi du urrian zehar intsonorizazio lanak egingo dituela Aita Mari zinean. Lan horiek helburu dute bertako akustika hobetu eta inguruko bizilagunen eskaera eta beharrei erantzuna ematea, aretoko soinua dela-eta kexu baitziren.
Lan horiek urriaren 27a arte luzatuko dira, ondorioz, ordurarte itxita egongo da. Bien bitartean ez da zine edo antzerki emanaldirik egongo Aita Marin.
Barkatu eragozpenak.



