Ipuin kontaketa izango da etzi Udal liburutegian

2010/12/20

17:30ean hasiko da kontaketa, eta 6 urtetik aurrerako umeei zuzendurikoa izango da.

Datorren asteazkenean, hilak 22, 17:30etatik aurrera haurrentzako ipuin kontaketa izango da Zumaiako Udal Liburutegian. Mundu bira emanaldia emango du Apika konpainiak, eta 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

Mundu bira-rekin gauza berriak ezagutzeko grina piztuko zaie bertara joaten direnei. Munduan zehar edonork bidaiatu dezakeela ikusiko dute, baina liburutegitik irten gabe ere bidaiatu daiteke; ipuinen eta irudimenaren bidez. Horretarako behar den gauza bakarra, gogoa da.