Irabazi asmorik gabeko kirol elkarteek diru laguntza eskaera egiteko epea zabalik dute
Eskaerak aurkezteko epea hilaren 15a arte izango da.
Irabazi asmorik gabeko kirol elkarte eta taldeei diru laguntzak emateko epea zabalik da. Diru-laguntza horiek eskatzeko asmoa dutenek, azaroaren 15a izango dute eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak Udalean aurkeztu beharko dituzte, eta oinarriak betetzeaz gain, eskaera orriak ere ondo beteta entregatu beharko dituzte.
Oinarriak eta eskaera orria ikusteko klikatu hemen.



