Iragarkia: Kale garbiketarako makina garbitzaile baten salmena zuzena

2019/12/12

Garbitzeko makina matxuratuta dago eta bere balioa, konponketarena baino txikiagoa da. 10 egun balioduneko epea egongo da eskaintza aurkezteko.

Zumaiako Udalak, kale garbiketarako erabiltzen zen makina garbitzaile baten salmenta zuzena egingo dio eskaintza ekonomiko onena egiten duen lizitatzaileari. Garbitzeko makina matxuratuta dago eta bere balioa, konponketarena baino txikiagoa da. 10 egun balioduneko epea egongo da eskaintza aurkezteko.

EZAUGARRIAK: Bucher City Cat 2000 garbitzailea.

BALIOA: 7.739,67 €

KONPONKETAREN BALIOA: 12.200,00 €

ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: Udalaren web orriko kontratugilearen profilean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, hamar laneguneko epea.

TOKIA: Zumaiako Udalaren bulegoak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • A gutunazala: Pertsona edo entitate interesatuaren datuak, DNI edo IFKren kopiarekin batera.
  • B gutunazala: Eskaintza ekonomikoa.

 

IRAGARKIA