Iraila eta urrian, senide zaintzaileei zuzendutako ikastaroak Brankan
Ikastaroen helburua da mendekotasun egoeran dauden pertsona horien artean egoera zailak maneiatzen ikastea.
Sendian programaren baitan, Zumaiako Udalak, Foru Aldundiarekin elkarlanean, familia ingurunean mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeaz arduratzen diren senide zaintzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu iraila eta urria bitartean.
Izan ere, zaintzaileek bere gain hartzen dituzten funtzio eta zereginek inguruko hainbat arlotan aldaketa garrantzitsuak eragiten dizkiete: lanean, ekonomian, familian, harremanetan, osasunean, aisian…
Garrantzitsua da kontziente izatea, zaintza lanak zer eragin duen norberaren bizitzan, eta prozesu honetan laguntzeko antolatu ditu, hain zuzen Udalak, Aldundiarekin batera, senide zaintzaileei zuzendutako formazio ikastaroak. Saioak gaztelaniaz eskainiko dira Gizarte Zerbitzuetako Branka eraikinean, 15:00etatik 17:00etara eta ezinbestekoa izango da irailaren 20a baino lehen Zentroan bertan aurrez bertan izena ematea.
Programazioa eta saioak:
- Irailak 26: Egoera zailak identifikatzea
- Irailak 27: Lo egiterakoan arazoak
- Irailak 29: Apatia, egonezina eta noraezean ibiltzeko joera
- Urriak 3: Desinhibitzea
- Urriak 5: Elikaduran, higienean eta norberaren garbitasun portaeran nahasmenak
- Urriak 6: Genero identitate eta erantzunkidetasun familiarra eraikiz arreta eta zaintza lanetan



