Irailaren 10eko ezohiko plenoa

2009/09/11

Atzo (irailaren 10, osteguna) ezohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

1 - Alondegia udal-liburutegi bezala egokitzeko lanen kontratua behin-betikoz onartu zen aho batez (EAJ-PNV 4, Talde Mistoa 3, EA 2 eta EB-Aralar 2).

2 - Aho batez onartu zen kreditu aldaketaren onarpena ere (EAJ-PNV 4, Talde Mistoa 3, EA 2 eta EB-Aralar 2). 

Udalbatzarrak iraun zuen bitartean, Talde Mistoko zinegotziek Villabonako Remi Aiestaran alkateorde zenaren eta Jon Anzaren argazkiak erakutsi zituzten.