Irailaren 11n ospatuko da 2027ko Olarro Eguna

2026/11/03

Irailaren 18an jokatuko da Zumaiako Triatloia, eta beraz, ohikoa baino lehenxeago ospatuko da Olarro Eguna datorren urtean: irailaren 11n izango da.

Zumaiako Triatloi Taldeak irailaren 18a hautatu du 2027an kirol proba egiteko, hil horretan itsas baldintza egokiak dituen beste astebururik ez dagoelako. Beraz, Olarro Eguna astebete lehenago ospatzea erabaki da, irailaren 11n.

Zumaiako Udalak data lehenbailehen jakinarazi nahi izan du, herritarrek beren ospakizunak eta bestelako hitzorduak garaiz antolatu ahal izan ditzaten, eta, era berean, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eta gainerako eragileek beharrezko plangintza egin ahal izan dezaten.