Irailaren 19tik 30era Haurreskolan izen emateko epea zabalik izango da

2011/09/13

2010ean eta 2011an jaiotako haurrentzat Haurreskoletan izena emateko epea hil honetako 19tik 30era izango da. Izen ematea Haurreskoletan bertan egiten da. Behin behineko zerrendak urriaren 19an argitaratuko dira. Erreklamazioak, berriz, hurrengo egunetik 24ra bitartean egin ahalko dira. Behin betiko onartuen zerrenda urriaren 27an argitaratuko da. Eta haurrek azaroaren 2an hasiko dute ikasturtea. 2011ko urriaren 1etik 13ra jaiotako haurren eskaera urriaren 14ra arte aurkeztu daitezke; betiere, haurra jaio ondoren. Behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartuko dira kasu horretan. 2011ko urriaren 14tik 23a bitartean jaiotakoak urriaren 24ra arte eskaera aurkeztu ahalko dute. Horiek behin betiko zerrendetara gehituko dira.