Irailaren 30eko ohiko plenoa

2010/10/01

Atzo, irailak 30 osteguna, ohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

1.-  Aurreko bilerako aktaren onarpena bidezko egin zen aho batez: (2010.07.29)

2.-  Proposamena:
2.1.- Azken operazio poliziala dela eta; Talde Mistoak eta EAk aurkezturiko proposamena ez zen onartu, aldeko bost boto jaso bazituen ere (Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 1), kontrako sei jaso zituen (EAJ 3, PSE-EE 2, Pilar Etxabe 1).
2.2.- Talde Mistoak aurkeztutako proposamenaren aurrean, EAJ-PNVk beste bat aurkeztu zuen. Horrek aldeko bost boto jaso zituen (EAJ 3, EA 1, Pilar Etxabe 1), eta gainontzekoak abstenitu egin ziren (Talde Mistoa 3, Aralar-Alternatiba 1, PSE-EE 2) 

3.-  Gizarte zerbitzuak.-
3.1.- Irizpena:
Zumaiako gizon eta emakumeen arteko I. berdintasun planaren onarpena ez zen bozkatu, eta hurrengo plenoan eztabaidatuko dute.

4.-  Hirigintza.-
4.1.-Irizpena:
Zumaiako  n-634 zaharreko zeharbidearen jabetza Zumaiako Udalari eskualdatzeko hitzarmen berria aho batez onartu zen

5.- Pertsolana.-
5.1.- Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa hurrengo plenora atzeratu zen eta orduan eztabaidatuko dute.

6.-  Ogasuna.-
6.1.-  Zumaiako udaletxeko 8. kreditu aldaketaren onartu egin zen aldeko sei botorekin (Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2). Seik abstentzioa bozkatu zuten (EAJ 3, PSE-EE 2, Pilar Etxabe 1).
6.2.-  Etxez etxeko laguntzarako kreditu aldaketaren proposamena onartu egin zen aldeko zazpi botorekin (Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2, Pilar Etxabe 1). EAJk abstenitu egin zen eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.
6.3.- Alondegiko exekuziorako kreditu aldaketaren proposamena aho batez onartu zen.
6.4.- San Joseko plan berezirako kreditu aldaketaren proposamena onartu egin zen aldeko hamaika botorekin (EAJ 3, Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2). Pilar Etxabek kontra bozkatu zuen.
6.5.- Ekipamendu informatikorako kreditu aldaketaren proposamena aldeko zortzi botorekin (Talde Mistoa 3, EA 1, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2). EAJ abstenitu egin zen eta Pilar Etxabek kontra bozkatu zuen.