Irailaren 5ean zabalduko da Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan izen emateko epea

2013/08/30

Dantzan edota musika ikasi nahi? Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak 2013-2014 ikasturterako eskaintza zalaba prestatu du: Musika Tailerra, Musika Mintzaila, Harmonia, Tuba, Tronpa, Biolina… Aurten, gainera, antzerki ikastaroa ere izango da urritik maiatzera bitartean.

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak 2013-2014 ikasturtean izena emateko matrikulazio epea irailaren 5ean zabalduko du. Ikasturte berria irailaren 16an hasiko da, eta izena emateko epea 12an bukatuko da.  Ikastaroetan matrikulatzeko Ubillos Jauregira bertaratu behar da, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 19:00etara.

Eskeineko diren ikasgaiak: Dantzak, Antzerkia, Musika Tailerra, Musika Mintzaira, Kantu korala, Musikoterapia, Informatika Musikala, Harmonia eta Helduentzako Musika Mintzaira.

Eskeiniko diren instrumentuak: Ahots Teknika, Tronpa, Tronboia, Bonbardinoa, Tuba, Trompeta, Oboea, Biolina, Zeharkako flauta, Klarinetea, Saxofoia, Eskusoinua, Gitarra, Baju elektrikoa, Pianoa, Perkusioa, Bateria, Trikitixa, Panderoa eta Txistua.

 

Antzerki ikastaroa

Aurten lehenengoz, Musika eta Dantza Eskolak bideratuta, antzerkia ikasteko aukera izango da herrian.  8 urtetik gorakoentzat zuzenduko dira ikastaroak eta urritik maiatzera izango dira. Adinaren arabera hiru talde osatuko dira. Taldeak adin tarte hauetan antolatuko dira: 8-11 urte, 12-14 urte eta helduak.

Antzerki ikastaroko matrikulazio garaia luzeagoa izango da; irailak 5etik 20ra.

Irakasleak Inaxio Tolosa eta Esti Curiel izango dira.

Musika, dantza eta antzerki ikastaroek matrikulazioa mugatua izango dute irailean. Informazio gehiago:

Ubillos Jauregian, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 19:00etara

Tel.: 943 86 11 83

Eposta: mueszu@hotmail.com