Irailaren 7an irekiko da kirol jardueretan izena emateko epea

2015/09/04

Irailaren 7tik aurrera izango da irekita ikasturte berrirako prestatutako ekintzetan izena emateko epea. Izena kiroldegian eman beharko da. Ohiko Zumba, Cycling, aerobic edota igeriketa ikastaroez gain, urtero bezala ikastaro berriak ere antolatu dira.

 

Crossfit eta  Jump ikastaroak dira aurtengo berrikuntzak. Crossfit etengabe aldatzen diren eta intentsitate handian egiten diren mugimendu funtzionaletan oinarritutako egokitzapen fisikoko programa da. Jump-a, berriz,tranpolin txikietan salto eginez dantza koreografikoak egitean datza.

 

Bestelako eskaintza

 

Kiroldegian antolatutako ikastaroez gain, badira beste hiru eskaintza ere. Oraindik ez da talderik sortu, baina jarduerak aurrera ematen dituzte, eta herritarrei irekiak dira. Alde batetik, atletismo edo korrika egiteko aukera dago Saltaka taldearen bitartez. Gaztetxo zein helduentzako entrenamendu saioak egingo dira. Haur edota gaztetxoen entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan, eta astearte eta ostegunetan egingo dira. Helduenak, berriz, astearte eta ostegunetan.

 

Taosa Igeriketa Taldea ere abian da herrian. Lehengo urtean bezala,ostiraletan begiraleekin egiten dituzte entrenamenduak. Talde horretan helburu desberdinak dituzten pertsonak biltzen dira, eta bakoitzak egokitutako entrenamenduak egiten ditu.

 

Bukatzeko, patinetan ibiltzeko biltzen den taldetxo bat ere bada hau ere patinetan ibili nahi duen edonori zabalik.

 

Atletismo, igeriketa eta patinen entrenamendu edota taldeei buruz informazio gehiago nahi duenak kiroldegiko sarreran galde dezake.

 

Ikusi eskaintza osoa.