Irailean hasiko dira Ecoscan ziurtagiria ateratzeko auditoriak herriko bi hondartzetan

2009/08/20

Udaletxeko eta kiroldegiko eraikinek ere parte hartuko dute hobetze prozesu honetan. Horien kasuan, urtarrilean hasiko dira auditoriak.

 

Zumaiako Udalak, ingurumen arloan kalitatea hobetzeko apustu berri bat egingo du. Irailean hasiko dira Itzurun eta Santiago hondartzetan Ecoscan ziurtagiriaren baitako auditoriak egiten. Aurrerantzean ere, hondartzen kalitatearen alde lanean jarraituko du Udalak. Hala, aurten Ecoscan ziurtagiriak hobekuntza horretan lagunduko duen bezala, datozen urteetan ISO 14.000 ateratzeko ahalegina egingo da.

Udaletxeko eta kiroldegiko eraikinek ere parte hartuko dute hobetze prozesu honetan. Horien kasuan, urtarrilean hasiko dira auditoriak.