Iraileko ohiko udalbatzarra izango da bihar

2026/09/23

Beste zenbait gairen artean, ordenantza fiskalen inguruan arituko dira. Bilkura 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Iraileko ohiko udalbatzarra izango da bihar, hilak 24, eta 2027rako ordenantza fiskalak landuko dituzte, besteak beste. Aztergaien artean dira egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenatza eta udal kudeaketarekin lotutako beste zenbait kontu ere.

> Ohiko osoko bilkura deialdia: 2026/09/24