Irati Osa piraguistari harrera egingo diote bihar

2019/10/24

Itsasgain piraguismo elkarteak antolatuta, harrera egingo diote Irati Osari ostiralean, 19:00etan Kofradian. Zumaiako Udalak bertan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei.

Piraguismoko mundu mailako txapelketan, bi brontzezko domina irabazi ditu zumaiarrak. Itsasgain Piraguismo Elkarteak harrera ekitaldia antolatu du biharko. 19:00etan izango da ekitaldia, Kofradian.