Ireki da Flysch Trail lasterketarako izen emate epea
Uztailaren 10ean izango da lasterketa, eta, aurten, 30,5 kilometroko luzera izango du.
Ireki da aurtengo Flysch train mendi lasterketarako izena emateko epea. Lasterketa uztailaren 10ean izango da, eta aurtengoan iaz baino 3.500 metro gehiago izango ditu ibilbideak. Horretaz gain, beste maila bat ere izango du lehen aldiz lasterketa honek: Gazte maila (18-20 urte bitartekoak, biak barne). Maila horretako lasterkariek 13, 2 kilometro egin beharko ditzute helmugara iristerako.Izena ematea wwwkirolprobak.com helbidearen bidez edo Turismo bulegoan egin behar da. Izen emate epea uztailaren 5ean, 20:00etan bukatuko da. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Lasterketako datuak
Eguna: uztailak 10.
Ordua: 10:00etatik aurrera.
Distantzia: Helduen ibilbideak 30,5 kilometro ditu; gazteenak, berriz, 13,2 kilometro ditu.
Parte hartzaile kopurua: 500 lagun.
Izen emateko azken eguna: uztailaren 5a, 20:00ak arte.
Prezioa: Federatuak 17 euro eta federatu gabeek 22.



