Ireki dute Zumaiako Ludotekan izen-emateko epea

2010/09/22

Urriaren 1era arte ateak irekita izango dituzte Ludotekan, interesa dutenek bertako instalazioak bisita ahal izateko.

 

Zumaiako Ludotekan abian da ikasturte berrirako izen-ematea. Gaur (asteazkena) bertan ireki dute izen-ematea eta horrekin batera, ateak irekita izango dituzte urriaren 1era arte. Ordura bitartean, interesa duten guztiek bisitatu ahal izango dituzte Ludotekako instalazioak.

LH1etik LH6rako haurrentzako zerbitzua eskaintzen du Zumaiako Ludotekak eta izena eman edo harremanetan jartzeko, Ludotekako telefonora deitu (943 143264) edo honako helbidera idatzi beharko dute interesatuek: ludoteka@zumaia.net.