Irekita da komentuko erromesentzako aterpetxea
Azken urteotan bezala, aurtengo udan ere San Jose komentuan (Alde Zaharreko Eroskiren atzean) Done Jakue bideko erromesentzat Udal-aterpetxea ireki da. Uztailean eta abuztuan izango da zabalik.
San Jose komentuan Done Jakue bideko Iparraldeko ibilbidea egiten ari direnen erromesentzako aterpea ireki da aurtengoan ere. San Jose komentu zaharra egokitu da, eta abuztuaren 31 arte izango da zabalik. Santiagorako bidean Zumaia geldialdia egiteko aukeratzen dutenek, gune berezi horrek eskaintzen duen atsedena erosotasunez gozatzeko aukera izango dute.
Aterpetxerako sarrera, Alde Zaharreko Eroskiren atzeko atea izango da, eta 30 lagunentzako lekua du erromesentzako aterpetxeak. Erromesek, nahi badute aurrez erreserbatu dezakete lo egiteko lekua, baina aterpetxean bertan egun osoan izaten da arreta zerbitzua.
Harremanetarako telefonoa:
Mari: 600 280 375
Aterpetxearen inguruko informazio gehiago: www.komentua.blogspot.com.



