Irekita dago 2016ko Berdintasunerako Emakunde sariaren deialdia
Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta irailaren erdialdera amaituko da.
Berdintasunerako Emakunde Sariaren sariaren 2016ko edizioaren deialdia irekita dago. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Informazioa Emakunde aldizkarian.



