Irekita dago ‘Musika Bai! 2010 Udaleku Musikaletan’ izena emateko epea

2010/05/10

Ubillos jauregian eskainiko dute eta “musikarekin gozatzen, barre egiten eta sentsibilitatea lantzen hastea” izango da ikastaroaren helburua.

 

Aurten, berriro ere, Udal Musika Patronatua eta Xabier Lizaso – Piano Estudio-n eskutik Udaleku Musikaletan parte hartzeko aukera zuzentzen zaie haurrei. Modu atsegin eta ludiko batean musika klasikoarekiko  zaletasuna bultzatu eta, aldi berean, norberaren sentsibilitate artistikoa garatzeko aukera zoragarri bat. Haurrek gehien atsegin dituzten ekintzak egingo dituzte: jolasak, marrazkiak, mimoa, dantza, musika etab.

Udaleku Musikal hauetan izen emateko epea dagoeneko irekita dago eta ekainaren 9a izango da apuntatzeko azkeneko eguna.  Interesatzen zaizuen kasuan edo/eta informazio gehiago nahi izan ezkero, Foronda Kultur Etxean  edo Musika Eskolan aurkituko duzue, izen emate orriekin batera.

Izen emate orria Kultur Etxean aurkeztu beharko da.
Foronda Kultur Exea: 943861056

Bilera orokorra Musika Eskolan

Bihar, maiatzak 11, bilera orokorra egingo dute Txori Txiki Musika Eskolan. Ikasturtearen inguruko balantzea eta datorrenerako plangintza zehazten hasteko bilera izango da eta 20:00etan hasiko da.