Irekita dago Basadi kaleko jolastoki berria
440 metro karratuko azalera du eta ohiko kulunka eta txirristez gain, hainbat jolas berri ditu ekipamendu berriak.
Erabilgarri dago jada Basadi kalean Udalak egokitu duen haurrentzako parke berria. Anbulatorio inguruko berrurbanizazio proiektuari lotuta prestatu da gaztetxoentzako eremu berria eta 440 metro karratuko azalera du gutxi gorabehera. Lehen zegoen jolastokiaren eremua handitu egin da eta alboan zegoen belargunea aprobetxatu da horretarako.
Haur parke berria egokitzeko lanek 58.432 euroko aurrekontua izan dute, BEZa barne. Ekipamendu berriak estimulu hezigarriak eskaintzen ditu eta jarduera fisikoa, aisia, irudimena eta gaitasun motorrak sustatzen laguntzen du. Ohiko kulunka eta txirristez gain, hainbat jolas berri ere baditu eremu berriak.



