Irekita dago II. Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko epea

2009/07/14

Musika Jaialdiaren 25. urteurrenean girotuko da aurten ere lehiaketa; gaia musika izango da. Herriko dendariek uztailaren 28a arteko epea dute Turismo Bulegoan edo Foronda Kultur Etxean izena emateko.

 

Irekita dago jada II. Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko epea. Herriko dendari guztiei zuzenduta lehiaketa hau, Zumaiako Musika Jaialdiaren 25. urteurrenean girotuko da aurten ere; gaia musika izango da.

Herriko dendariek uztailaren 28a arteko epea dute lehiaketan izena emateko. Foronda Kultura Etxera (943 86 10 56) edota Turismo Bulegora (943 14 33 96) deituta eman beharko da izena.

Saribanaketa abuztuaren 9an

Dendetako leihoak gutxienez Uztailaren 31tik abuztuaren 12ra bitartean egon beharko dute musikaz dekoratuta. Saribanaketa abuztuaren 9an egingo da eta epaimahaia musikan eta dekorazioan aditu direnek osatuko dute. Erakusleiho ederrena prestatzen duenarentzako 200 euroko saria izango da.