Irekita dago Ludotekako hezitzaileen lan-poltsarako izen-ematea

2010/03/05

Oinarriak eta deialdia Udalaren webgune honetan kontsultatu daitezke. Eskabideak aurkezteko epea, berriz, martxoaren 18an bukatuko da.

 

Gaur (martxoak 5, ostirala) abiatu da Zumaiako Ludotekarako hezitzaileen lan-poltsa osatzeko prozesua. Oinarriak eta deialdia Udalaren webgune honetan kontsultatu daitezke, hemen hain justu. Eskabideak aurkezteko epea, berriz, gaur hasi eta martxoaren 18a bitartean egongo da irekita.

Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa bidez egingo da eta lanaldia, berriz, Udalak ezarritakoa izango da, beti ere zerbitzuaren izaera eta beharren araberakoa. Interesatuek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskabide orriarekin batera:

- NANaren fotokopia
- Hautapen prozesuan parte hartzeko eskatzen den titulazioaren kopia
- Kasua bada, 3. hizkuntza eskakizuna betetzen duela egiaztatzekoa giriaren fotokopia.
- Eskabidean alegatutako merituak egiaztatzeko dokumentuak, lehiaketa fasean baloratzeko (Ez dira baloratuko eskaerak aurkezteko epearen barruan zehazten eta egiaztatzen ez diren dokumentuak).

Izen-ematea martxoaren 18a arte egongo da zabalik eta eskabideak eta dokumentazioa udaletxean entregatu beharko dira.

Oinarriak eta deialdia kontsultatzeko klikatu hemen.