Irekita dago Zumaia I. Flysch Trail mendi lasterketarako izen-ematea

2009/05/18

Uztailaren 26an egingo den probak biotopo babestuaren eremuak zeharkatuko ditu.

 

Gaur (maiatzak 18, astelehena) zabaldu da Zumaia I. Flysch Trail mendi lasterketarako izen-ematea. Uztailaren 26an egingo den probak biotopo babestuaren eremuak zeharkatuko ditu. Ibilbideak 27 kilometro izango ditu denera eta izen-ematea gaur hasi eta uztailaren 21era arte egongo da zabalik.

 

Lasterketan parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta 20 euro federatu gabeek. Informazio gehiago webgune honetan bertan edo www.zumaiaflyshtrail.com helbidean aurkitu dezakezue.

Izena emateko egin klik hemen.