Irekita dago Zumaiako II. Flysch Trail mendi lasterketako izen-ematea

2010/05/19

Uztailaren 11n izango da proba eta Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Aurten, lehen aldiz, 23 urtez azpikoen modalitatea egingo dute.

 

Dagoeneko zabalik dago Zumaiako II. Flysch Trail Mendi Lasterketarako izen-ematea. Uztailaren 11n izango da proba eta 27 km-ko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek. Proba Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Aurten, lehen aldiz, 23 urtez azpikoen modalitatea izango da eta 13 km-ko ibilbidea izango da kasu horretan.

Internet bidez eman daiteke izena, herrikrossa.com webgunearen bidez. 20 euro ordaindu beharko dute ez federatuek, eta 15 euro federatuek.

Lasterketaren inguruko informazio gehiago ondorengo helbideetan aurkitu dezakezue:

http://zumaia.net/udala/sailak/kirola/zumaiako-ii.-flysch-trail-mendi-lasterketa

http://www.zumaiaflyschtrail.com/ (Iazko probako argazkiak jarri dituzte, eta baita bideoak ere).

Oraingoz, izen-ematea dago zabalik. Aurrerago egingo dute antolatzaileek probaren aurkezpen ofíziala. Ibilbidearen xehetasunak azalduko dituzte eta aurten nor omenduko duten ere argituko dute. Iazko proba Raul Garcia Castanek eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten iazko proba, eta Patxi Usobiaga eskalatzailea omendu zuten.

Lasterketan izena emateko klikatu hemen.

 

Flysch Trail 2009-argazkia

Herritar ugarik parte hartu zuen iazko lasterketan, bai ikusle gisa eta baita antolakuntzako lanetan ere.