Irekita dago Zumaiako Udaleku Irekietan izena emateko epea

2010/05/05

Udalekuetarako izen-emate orria webgune honen bidez eskuratu daiteke. Uztailaren 5etik 30era bitartean egingo dira aurten udalekuak eta ohi bezala, bi txandetan antolatu dituzte.

Dagoeneko zabalik da uda partean Zumaian egingo diren Udaleku Irekietan izena emateko epea. Ohi bezala, 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrei zuzenduta egongo da eta uztailaren 5etik 30era egingo dira aurten; ohi bezala, bi txandetan banatuta.

Lehenengo txanda uztailaren 5etik 16ra izango da, eta bigarren txanda, berriz, uztailaren 19tik 30era. Bi txandetan izena eman nahi dutenek, hau da, hil osoko udalekuetan apuntatu nahi dutenek, 70 euro ordaindu beharko dituzte. Aldiz, txanda batean izena ematen dutenek 41 euro ordaindu beharko dituzte.

Abantailak familia ugarientzako

Beste urteetan bezala, familia ugariek abantailak izango dituztela jakinarazi dute Udaleko Hezkuntza departamentutik. Hil osorako apuntatzen direnek 60 euro ordaindu beharko dute, eta txanda bakarrera apuntatzen direnek 37 euro.

Maiatzaren 14a azkeneko eguna

Udaleku Irekietan izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 14a izango da. Aurten, bigarrengoz, izen-emate orria Udalaren webgune honetan eskuratu ahal izango da. Gero, orria beteta Zumaiako Ludotekan (Itsas Kiroldegiaren eraikinean) edo udaletxeko Hezkuntza departamentuan entregatu beharko da.

Jaitsi izen-emate orria PDF formatuan.