Iribar-Uzkudun eta Antxotegi-Mendinueta, nor baino nor Dinastia Etxabe txapelketako finalean

2009/08/26

Ostiralean jokatu dira finalak eta partiden aurretik, Antton Pebet Angeluko pilotari gazte zendu berriari omenaldia egingo diote.

 

Zumaiako Etxabe pilotari dinastia omentzen duen XXXVIII. Dinastia Etxabe pilota txapelketa azken txanpara iritsi da jada. Ostiral honetan, hilak 28, jokatuko dira aurtengo txapelketako finalak eta pilotariak nor baino nor ariko dira. Iazko bikote txapeldunak errepikatuko du helduen finalean eta tartean zumaiar bat, Urtzi Iribar. Iribarrek Uzkudun errezildarrarekin osatu du aurten ere bikotea eta finalera sailkatzea lortu dute. Aurtengo txapela eskuratzeko, ordea, Antxotegi eta Mendinueta hartu beharko dituzte mendean.

Gazteetan, jubenil mailan alegia, Urbietak eta Arratibelek osatutako bikotea Jauregi eta Zendoiaren kontra lehiatuko da.

Partiden aurretik Pebet gogoan

Partiden aurretik, Antton Pebet Angeluko pilotari gazte zendu berriari omenaldia egingo diote pilotazaleek. Pebetek parte hartu du Dinastia Etxabe txapelketan eta ustekabeko eritasun baten ondorioz, hilik agertu zen abuztu hasieran bere etxean. Ostiralean omenaldia egingo diote pilotari gazteari eta txapela eskainiko zaio omenaldi gisa.

 

Dinastia Etxabe finalak

Abuztuak 28, ostirala. 22:00etan, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan.


Nagusien maila:

Iribar (Zumaia) - Uzkudun (Errezil) // Antxotegi (Soraluze) - Mendinueta (Arbizu).

Jubenilen maila:
Urbieta (Asteasu) - Arratibel (Ataun) // Jauregi (Zarautz) – Zendoia (Azkoitia).