Irisgarritasuna hobetu asmoz, Patxita Etxezaharretako barandak kendu egin ditu Udalak
Eremuari "kale izaera nabarmenagoa eman eta irisgarritasuna hobetzea" izan dira esku-hartzearen helburuak.
Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, Patxita Etxezaharreta kaleko barandak kendu egin ditu Udalak. Duela urte eta erdira arte, kale honetatik igarotzen zen herria zeharkatzen zuen errepide nagusia eta barandak oinezkoak ibilgailuen joan-etorritik babesteko funtzioa betetzen zuen. Saihesbidea martxan jarri zenetik, ordea, trafikoa gutxitu egin da.
Hori horrela, eta eremu honi kale izaera nabarmenagoa eman asmoz erabaki du Udalak orain barandak kentzea. Horrekin batera, erabakiak oinezkoen eta bertako bizilagunen irisgarritasuna hobetuko duelakoan dago Udala.



