Iritsi dira San Telmoak

2011/04/29

Gaur hasi eta maiatzaren 8a bitartean San Telmo jaiak izango dira Zumaian. Festak giro onean ospatzeko, Zumaiako Udalak egitarau zabala antolatu du herrritar eta bisitari guztientzako.

Gaur bertatik hasita, San Telmo festetaz gozatzeko aukera izango da Zumaian. Gaurtik hasi eta maiatzaren 8ra bitartean herritar eta bisitari gutzientzat ekintza eta ikuskizun ezberdin ugari antolatu dira.

 

Egitarauan azken uneko zenbait aldaketa izan dira. Hona hemen egitarau osoa aldaketa eta guzti.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Ostirala 29

22:30ean Aita Mari aretoan, santelmotako bertso jaialdia. Bertsolariak: Sustrai Colina, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Jon Maia .

23:00etan Txosna eremuan HIPHOP emanaldia: GOIENETXE ANAIAK

 

Larunbata 30

 

9:00etan Itzurun hondartzan, plaiero txapelketaren barne, Kopako eta Ligako finalak

10:00etatik 13:00etara Herri mailako arrantza lehiaketa, Talaipetik Parolmuturrera bitartean. (Heriotzarik gabeko proba)

10:30ean Getariako pilotalekuan, zesta puntako Eskola Arteko txapelketa.

11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira

12:00etan San Telmo ermita inguruan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian Musika Eskolako trikitilariek lagunduta, Jaitsiera.

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.

12:30ean Kalejira herrian zehar IRAUNKORRAK txarangak lagunduta.

13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako dantzako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna.

14:30ean Txosna eremuan, Herri Bazkaria. Ondoren jolasak.

17:30ean Haurren Danborrada

18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan hasita IRAUNKORRAK txarangaren saioa

22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: ITZIARREN SEMEAK eta EGURRA TA KITTO; eta erromeria.

22:30ean Kofradian dantzaldia DRINDOTS taldearekin.

 

 

Igandea 1

11:00etan Arbustain Motor elkarteak antolatuta, Udalak eta Kutxak babestuta, Hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.

11:00etatik 14:00etara Gaztetxolan, santelmotako XIII. Scalextric txapelketa

11:30ean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar.

12:30ean Eusebio Gurrutxaga Plazan, URREZKO AIZKOLARIEN 2011KO EUSKO LABEL TXAPELKETA.

17:00etan Buruhandi eta Erraldoien kalejira, udaletxetik irtenda.

17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago.

18:00etan Haurrentzat, Kofradian, magia ikuskizuna SUN MAGOA

18:30ean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar.

19:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan EGAN taldearen saioa GAZTETXOENENTZAT

22:30ean Danborrada Berezia

Gauerdian Kofradian Bandera Igotzea JOSU IRIGOIEN ETXABE arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.

 Ordu berean Txosna eremuan, kontzertua: IZU NAUK eta RAPA NUI.

 

Danborra amaitutakoan berbena EGAN taldearekin Eusebio Gurrutxaga plazan

 

Astelehena 2, SAN TELMO EGUNA

10:15ean Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara

10:30ean Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, agintari eta gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian

12:00etan INCANSABLES txarangaren kalejirak.

17:00etan Haur festa Eusebio Gurrutxaga plazan GORRITIren saioa.

18:00etan INCANSABLES txarangaren ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.

18:30ean Kofradian, SARDINA-JANA

19:00etan Dantzaldia Kofradiako plazan, LOTXO erromeria taldearekin.

22:30etan LOTXO taldearen bigarren emanaldia Kofradian.

 

Ostirala 6

20:00etan Torreberrin, BERTSOTAN JAI herriko bertsolarien saioa.

22:30ean Txosna eremuan, DOUBLING BOYS, CC627 eta ESTRICALLA.

 

Larunbata 7

11:00etatik 17:00etara Zumaiako bela estropadak. Gipuzkoako txapelketa: Gurutze-ontzi maila eta maila Irekia.

11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.

11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa X. lehiaketa eta Rana eta Pote Txapelketak

             Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.

12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta  Bergarako SAN JOXEPE  ABESBATZA taldeen saioa.

14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.

18:30ean SUGARRI txarangaren ZONBIN BLAI ikuskizuna kaleetan zehar..

22:00etan Txosna eremuan, kontzertua : BANDA BATXOKI, SURFIN KAOS eta BILBOMATIKS

22:00etatik 01:00etara Eusebio Gurrutxaga plazan, XAIBOR DJrekin, disko jaia.

 

Igandea 8

11:00etatik 15:00etara. Zumaiako bela estropadak. Gipuzkoako txapelketa: Gurutze-ontzi maila eta maila Irekia.

11:30ean trikitilarien saioa.

Eguerdian Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE kultur elkartearen eskutik, OLAGARRO ZOPA.

12:30ean Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA

18:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia “HIPO ETA MAX: Beldurraren etxea”

18:30ean Trainerillen estropada, XXVIII. San Telmo saria.

Ordu berean TALO-JANA, Txinparta taldearen eskutik

19:00etan Kofradian, erromeria BASAJAUN taldearekin.

19:30ean Kaleetan zehar PIXIE@DIXIE dixiland taldearen saioa

22:30ean BASAJAUN taldearen bigarren saioa.

Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra.