Irristadak saihesteko lanak egingo ditu Udalak Julio Beobide ibiltokian

2018/04/06

Aipatu lanak datorren hilaren 10ean hasiko dira eta hilabete inguru iraungo dute. Helburua da espaloien egoera hobetu eta eremua oinezkoentzat seguruagoa eta erosoagoa bilakatzea.

Zumaia herri atsegin eta irisgarriagoa bilakatzeko konpromisoari helduta, Udalak herriko zenbait espaloi produktu ez labaingarriz estaltzeko lanak egiten dihardu, bereziki egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko.

Ildo horretan dagoeneko Kale Nagusian, Bonifazio Etxegarai kalean edota Larretxo auzoan egin ditu aipatu lanak eta oraingoan Julio Beobide ibiltokiaren txanda heldu da.

Horiek horrela, datorren asteartean, hilak 10, irristadak saihesteko lanak egingo ditu bertan Udalak eta horiek hilabete inguru iraungo dute. Aurreko kasuetan bezala, lan horien helburua da, espaloien egoera hobetuz, aipatu ibiltokia oinezkoentzat seguruagoa eta erosoagoa bilakatzea.