Islamofobia deseraikitzen lelopean, hitzaldia eskainiko da datorren astelehenean
Konferentzia Alondegiako Oxford aretoan izango da, arratsaldeko 18:30ean eta SOS Arrazakeria elkarteak zuzenduko du. Hitzaldia elebitan eskainiko da.
Hainbat gai landu eta jorratuko dira bertan, besteak beste, Zumaiako elkarbizitzaren inguruko hausnarketa egingo da, islamofobia hitzaren inguruan ikuspuntu, ikuspegi eta sentsazio zein sentimenduak partekatuko dira eta emakumeen arrazakeria, sexismo eta xenofobiari aurre egiteko irizpideak emango dira, emakumeek jasaten baitituzte sarritan eraso horiek erlijioa edo janzkera dela-eta.



