ISTANBUL ETA KAIROKO ATENTATUAK GAITZESTEKO ELKARRETARATZEA BIHAR, 13:00ETAN UDALETXEAN
Asteburuan Istanbulen eta Kairon izan diren atentatuen harira, Zumaiako Udalak bat egin nahi izan du EUDELEK deitutako elkarretaratzearekin eta biktimei zein horien senideei dolumina eta elkartasuna adierazteko herritar guztiei 5 minutuko elkarretaratzea egiteko gonbitea luzatzen die. Elkarretaratzea bihar izango da, hilaren 13an, eguerdiko 13:00etan, udaletxe aurrean.



