Itsakiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik, gaurtik
Uda garaian Itsakiroldegian eskainiko diren ikastaroetan izena emateko epea gaur, ekainak 17, irekiko da. Arraunketa, piraguismoa, golfa, mendiko bizikleta, surfa, body board eta paddle surf ikastaroak daude aukeran. Lubaki kiroldegiko ikastaro eskaintzan izena emateko epea ere zabalik dago oraindik. Lubakin, besteak beste, zunba, akuagym, aerobika, cycling ikastaroetan eman daiteke izena. Zenbait taldetan oraindik bada aukera apuntatzeko. Beraz, animatu kirola egitera!



