Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak egingo dira azaroan zehar Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian
Azaroaren 5ean emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa, azaroaren 5ekoa, Orion izango da. Hurrengo igandeetan Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoan eta Aiaren kasuan, udaletxean.
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten laugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute.
ORIO, azaroak 5
HITZALDIA: Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko euskal ontzigintza eta Orioko ontziolak.
HIZLARIA: Lourdes Odriozola Oyarbide
LEKUA: Orio.
DATA: Azaroak 5, igandea, goizeko 11:00etan.
IBILBIDEA: Orioko udaletxe aurrean hasi eta Mutiozabal ontziolan bukatuko da. Orioko alde zaharrean eta Oria ibai bazterrean zehar burutuko den ibilbide honetan XVI. mendeko euskal ontzigintzari eta Orion jarduera honek izandako garrantzi historikoari buruzko argibideak eta elementuak ezagutuko ditugu.
ZUMAIA, azaroak 12
HITZALDIA: Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak.
HIZLARIA: Iosu Etxezarraga Ortuondo
LEKUA: Zumaian.
DATA: Azaroak 12, igandea, goizeko 11:00etan.
IBILBIDEA: Olazabal Idazkariaren jauregi aurrean hasi eta San Pedro parrokian amaituko da. Elkanoren bigarren espedizioaren inguruko gertakariak eta bertan parte hartutako zumaiarren historia ardatz bezala hartuz, garai hartan itsas jardueretan parte hartzen zuten Zumaiako hainbat sendiri buruzko argibideak ezagutuko ditugu.
ZARAUTZ, azaroak 19
HITZALDIA: Elkanoren senitarteko zarauztarrak.
HIZLARIA: Xabier Alberdi Lonbide
LEKUA: Zarautz.
DATA: Azaroak 19, igandea, goizeko 11:00etan.
IBILBIDEA: Zarauzko udaletxe aurrean hasi eta Frantziskotarren komentuan amaituko da. Maiz, Zarautzek iraganeko itsas jarduera handiekin zerikusi gutxi izan zuela uste den arren, Elkanotarrekin lotura izan zuten hainbat sendiren (Portu, Zarautz, Manzisidor...) historiari eta itsas jarduerei buruzko berriak ezagutuko ditugu.
GETARIA, azaroak 26
HITZALDIA: Azter dezagun Getariako Elkanoren Monumentua.
HIZLARIA: Ismael Manterola Ispizua
LEKUA: Getarian.
DATA: Azaroak 26, igandea, goizeko 11:00etan.
IBILBIDEA: Getariako Udaletxe aurrean hasi eta Elkanoren Monumentua zehatz mehatz aztertuko dugu. 1924an inauguratutako monumentu hau Agustín Aguirre eta José de Azpiroz arkitektoek diseinatu zuten eta Victorio Macho eskultorearen lanak ditu. Monumentuaren eraikuntzaren nondik norakoak eta bere balio artistikoa ezagutuko ditugu.
AIA, abenduak 3
HITZALDIA: Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian.
HIZLARIA: Borja Aguinagalde Olaizola
LEKUA: Aia.
DATA: Abenduak 3, igandea, goizeko 11:00etan.
IBILBIDEA: Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da. Laurgaingo bailarako elementuak (jauregia, San Migel parrokia, serorategia...) ikusiko ditugu ibilaldi honetan zehar eta Laurgaingo jauregiko sendien berriak, itsas jarduerak eta Elkanorekin dituzten loturak ezagutuko ditugu.



