Itsas ondarea ezagutzeko parada
11:00etan abiatuko da irteera Alondegiko ate paretik. Parte hartu nahi duten pertsonek aurrez izena eman behar dute turismo bulegoan.
Igandean, azaroak 23, goizeko 11:00etan, 'Ezkutuan dagoen itsas ondarea' izeneko hitzaldi ibiltaria doan egiteko aukera izango da Xabier Alberdi adituaren eskutik. Irteera Alondegia Kultur Etxearen ate paretik abiatuko da, eta izena eman behar da aurrez Turismo Bulegoan telefonoz (943143396) nahiz posta elektronikoz (turismoa@zumaia.net).
Antzeko hitzaldiak eman dira Urola Kosta eskualdeko beste herrietan (Orion, Aian eta Getarian) Urola Kostako Turismo Sailak eskualdeko Itsas Ondarea ezagutzeko antolatu duen ekimen honen barruan eta Zumaiakoa hau da azkena. Ekimen honen helburua herritarrek eskualdean dugun itsas ondare aberatsaz jabetzea eta hobeto ezagutzea da.



