Itxita segitzen du Zumaia eta Getaria arteko bideak

2010/11/29

Langileak lanean ari dira lehenbailehen berriro errepidea irekitzeko.

Atzo goizean zortziak aldera gertatutako harri-erorketaren ondorioz, gaur ere itxita da Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea, Izustarri pasatu eta Planeixa pareko zuzengunearen hasieran izan zen harri-erorketa. Harriak maldan behera erori ziren, eta harriei eusteko hesia ere puskatu egin zen. Hori dela eta, errepidearen erdiraino heldu ziren harriak.

Gaur, Aldundiko langileak errepidea garbitzen ari dira. Hala ere, errepidea ez dakite noiz irekiko den. Izan ere, errepidea garbitu ostean, harri-erorketa gehiago arriskurik ez dagoela ziurtatu beharko dute.