Itzurun eta Santiago hondartzetako hainbat zerbitzu kudeatzeko kontratazioa lehiaketara atera da
Toldo eta etzaulkien emakida eta taberna-kafetegia, komuna, kabina eta dutxen zerbitzuak kontratatuko dira. Eskaintzak martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean.
Gaur (otsailak 19, ostirala) ireki da Itzurun eta Santiago hondartzetako hainbat zerbitzuren kudeaketa kontratatzeko lehiaketa publikoa. Zehazki, bi hondartzetako toldo eta etzaulkien emakida eta taberna-kafetegia, komuna, kabina eta dutxa zerbitzuak kontratatuko ditu Udalak. Iragarkia eta lehiaketako oinarriak gaur bertan argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta zumaia.net webguneko kontratugilearen profileko atalean.
Lau urteko iraupena izango du zerbitzuak eta beste bi urteko luzapena egiteko aukera izango da. Lizitazioaren aurrekontua, berriz, 4.000 eurokoa izango da.
Eskaintzak martxoaren 8a baino lehen
Interesatuek martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaintzak udaletxean. Ondoren, martxoaren 10ean egingo da eskaintzen irekiera udaletxean bertan, eguerdiko hamabietan.
Lehiaketako oinarriak hemen kontsultatu ditzakezu.



