Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak (2019)

2019/03/27

Bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatu behar dira. Hau horrela, aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten laurek izango dute jarduera egiteko aukera. Eskaerak maiatzaren 31a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16).

Zumaiako bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatu behar dira. Hau horrela, aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten laurek izango dute jarduera egiteko aukera.

Itzurun

Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, hiru eremu jarriko dira, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:

-        Santelmoaldea 1 (ezker aldean)

-        Santelmoaldea 2 (ezker aldean)

-        Itzuruntxikialdea  (eskuin aldean)

Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.

EREMUA

ORDUA1

KOP.

ORDUA2

KOP.

Santelmoaldea 1

08:00-10:00

10

10:00-…

6

Santelmoaldea 2

08:00-10:00

10

10:00-…

6

Itzuruntxikialdea

08:00-10:00

10

10:00-…

6

 

Hainbat urtetan Foru Aldundiaren Uda Kanpainaren barnean, surf eta body-boardeko ikastaroak eman ditu Udalak. Asmo honekin jarraitzeko egunean bi orduko (09:00-11:00) erreserba izango da hastapen jarduera hauek aurrera eramateko.

Hurrenkeraren arabera taula bat beteko da eta bertan sailkapenaren arabera eremua eta jarduera orduak zehaztuko dira.

Santiago

Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, eremu bat jarriko da, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:

-        Ibai aldea.

Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.

EREMUA

ORDUA1

KOP.

ORDUA2

KOP.

Ibai aldea

08:00-10:00

10

10:00-…

10

 

Eskaerak

Eskaerak maiatzaren 31a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16).

Arautegia