Itzurun hondartza, herritarren beharretara egokitzen

2015/07/28

Itzurun hondartzara jaisteko aldapa oso labainkorra zegoen, eta herritarren hainbat kexa jaso ostean, Zumaiako Udalak aldapa hori egokitzeko lanak egin ditu. Hala, lurra gastatu egin da, eta dagoeneko ez dago labainduta erortzeko arriskurik gune horretan. Baina hori ez da azken asteotan hartutako neurri bakarra. Izan ere, azken asteotan sorosleen ordutegia ere egokitu egin da. Lan eguna orduerdiz luzatu da. Hala, gaur egun, 20:00ak arte izaten da sorospen zerbitzua.