Itzurun hondartzako seinaleak errespetatzeko eskatzen du Zumaiako Udalak
Erortzeko arriskuan zen lur zatia kendu da, hala ere, luiziak egon daitezkeenez Zumaiako Udalak seinaleak errespetatzeko eskatzen du.
Aste honetan, Itzurun hondartzako itsaslabarrean zintzilik zegoen lur zati bat kendu dute Udaleko beharginek. Hala ere, zintzilik zegoen zati horren arriskua kendu bada ere, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du Itzurun hondartzako labarrean beti izaten dela luizi arriskua. Beraz, herritarrei jarri diren arrisku seinaleei kasu egiteko eskatzen zaie. Ezbeharrik gerta ez dadin.



