Itzurun hondartzako taberna/kafetegia, komunak eta dutxak kudeatzeko zerbitzua prozedura ireki bidez esleitzeko deialdia zabalik

2019/04/05

Prozedura ireki bidez kontratatuko den esleipen honetara pleguen baldintzak betetzen dituen edonor aurkeztu daiteke eta horretarako epea apirilaren 16an amaituko da. Kontratua hiru urtetako denboraldietarako esleituko da.

Zumaiako Itzurun hondartzara jende ugari gerturatzen da udaldian. Hori dela eta, bertaratzen direnen beharrak asetzeko taberna-kafetegia, komuna eta dutxa zerbitzua eskaintzea beharrezkoa dela deritzo Udalak.

Horretarako abiarazten du Itzurun hondartzako taberna-kafetegia, komunak (emakumeenak eta gizonenak) eta dutxa (emakumeenak eta gizonenak) zerbitzuak ematea xede duen kontratuaren esleipen prozedura.

Esleipendunaren betebeharrak:

-        Hondartzako erabiltzaileen eginkarientzako komunak jarriko dira eta esleipendunak egunero eta orduro garbitu beharko ditu. Gainera, ur berodun bi dutxa daude eta horien kudeaketa ere esleituko da.

-        Itzuruneko taberna-kafetegia zerbitzuaren kudeaketa.

Kontratuaren zenbatekoa:

Kontratuaren balio zenbatetsia, kontratuaren prezio osoa, BEZa gabe, eta itsasertzeko okupazioagatik estimatutako kanona kontuan hartuta, 98.667,31 eurokoa da. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua hobetu ahal izango dute lizitatzaileek beren eskaintzen bidez.

Exekuzio epea:

Kontratuaren exekuzio epea 2019ko ekainaren 15etik 2021eko urriaren 31 artekoa izango da. Zerbitzuaren egutegia 2019 urterako baldintza teknikoen agiriko eranskin gisa txertatzen da; udal zerbitzuek urtero bete beharreko egutegia jakinaraziko dio esleipendunari. Orokorrean, eta datozen urteetan zerbitzua nahitaez eman beharko da data hauetan:

-        Aste Santu aurreko aste bukaeratik Aste Santu osteko aste bukaeraraino.

-        Maiatzeko aste bukaerak.

-        Ekaineko aste bukaera guztiak eta ekainaren 15etik irailaren 15eraino egunero.

-        Irailaren 15etik urriaren amaierako aste bukaera guztiak.

Dena den, aurtengo urteari dagokionez, zerbitzua ematen hasiko da kontratua formalizatzen den egunean.

Kaudimena:

Pertsona fisiko nahiz juridikoak aurkeztu daitezke.

Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko, arrisku profesionalak estaltzeko 300.000 euroko kalteordainen aseguru-poliza bat aurkeztu beharko da.

Kaudimen teknikoa egiaztatzeko, honako betekizun hauek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko dira:

-        Ostalaritzan gutxienez urtebeteko esperientzia egiaztatu beharko da, arduradun, zerbitzari edo sukaldari gisa, azken hiru urteetan.

-        Elikagaien manipulatzaile txartela behar duten langileek hori badutela egiaztatu beharko dute prestazioa hasi aurretik.

-        Lizitatzaileak eskatutako hizkuntza maila betetzen duela egiaztatu beharko du (Europako Erreferentzia Esparruko B2 maila, ahozkoa), prestazioa hasi aurretik.

Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea

Lizitazioa bitarteko elektronikoen bitartez izapidetuko da. Lizitatzaileek ezinbestean bitarteko elektronikoak erabiliz prestatu eta aurkeztu behar dituzte euren eskaintzak Lizitazio Elektronikorako Plataformaren bidez: www.contratacion.euskadi.eus

Aurkezteko azken eguna:  2019/04/16 15:00

Informazio gehigarria www.zumaia.eus webgunean, kontratatzailearen profila atalean.