Itzurun hondartzan luizi arriskua
Erortzear den lur zatia kentzeko lanak lehenbailehen egingo ditu Zumaiako Udalak, baina bitartean inguru horretara ez gerturatzeko eskatzen du Udalak.
Itzurun hondartzaren gaineko lur zati bat zintzilik dago, eta luizi arriskua medio Itzurun hondartzako zati bat zintarekin itxita dago. Zumaiako Udalak, luizi arriskua dela-eta inguru horretan dauden seinaleei kasu egiteko eskatzen die herritarrei.
Zintzilik dagoen lur zati hori kentzeko lanak lehenbailehen egin nahi ditu Zumaiako Udalak, eta horretarako lanean ari da. Baina bitarte horretan ezer gerta ez dadin, inguru horretara ez hurbiltzeko eskatzen die Udalak herritarrei.



